Hezkuntza Sailak LHko ikastetxeetako zuzendarien bilera bat antolatu zuen pasa den ostegunean, urriak 22. Arabako Hezkuntzako Ordezkaria den Marian Jauregik ekitaldiari hasiera eman zion, bileran parte hartzeagatik eskerrak emanez. Bileran ondorengo gaiak jorratu ziren:
2.0 Eskola
2.0 Eskola Programako ordenagailuak miniordenagailu eramangarriak dira. 10”ko pantaila dute eta diskoaren edukiera 160 GBkoa, RAM memoria Gb 1ekoa da, eta 1.6 GHz-ko prozesatzailea, kontsumo gutxikoa. Arbel digitalen ukimen-azalera 77”koa da, eta bertikalean mugitu eta eta hainbat altueratara iristeko euskarri bat dute. Gainera, bideo-proiektagailuari eta bozgorailuari lotuko zaizkie. Era berean, armairu elektrifikatu bat egongo da gelako, miniordenagailu eramangarrien bateriak berriro kargatzeko eta garraio-poltsak biltzeko.
2.0 Eskolako gelak hari gabeko sarrera-puntu bat izango du, gela barruan ekipo guztiak Interneti lotu ahal izateko. VLAN Wifi sare birtuala eratuko da, eta ikastetxeko VLANen arteko arauak definituko dira. Konektibitatea bermatzeko, banda-zabalera handituko da.

Lehen Hezkuntzako zuzendariak 2009-10-22ko bileran
Ia 20.000 ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Profesional. Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko ditugu, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango diegu. Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar duela, Sailari eskatu beharko dio. Sailak, berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari eta guztiz debekatuta gertuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik instalatu eta erabiltzea.
Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dugu, eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago. Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutore guztiek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Berritzeguneetako aholkulariek emango dute prestakuntza hori, ikastetxeek material informatikoa jaso baino lehenago. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartuko dira.
Programa honetarako 12.660.004,12 € jaso dira, miniordenagailu eramangarriak, arbel digitalak, armairuak, wifi konexioak eta garraio-poltsak erosteko. Kopuru horri irakasleentzako ordenagailu eramangarriak gehitu behar zaizkio eta konektibitatea handitzeko eta irakasleak prestatzeko ekintzen kostua. Gelak, guztira, 539 dira ikastetxe publikoetan eta 401 itunpeko ikastetxetan.
Eleaniztasuna
Bigarren Hezkuntza ikastetxeetan komunikazio-laguntzaileen figura indartu egin da. Gaur egun Elkarteko BHko ikastetxeetako %87an dago ezarrita.
Aurten ingelesa indartzeko egonaldiak izango dira. Horretarako 2200 ikasleentzako plazak betetzeko deialdi berezi bat zabaldu du Hezkuntza Sailak. Ebazpena azaroaren lehengo astean argitaratuko da. Araban, Bernedoko barnetegitik 60 ikasle pasatuko dira astean.
Talde bakoitzarekin ingelesezko irakaslea arituko da. Taldeak, 18 ikasle baino gehiago izatekotan, eskolako beste irakasle bat laguntzea beharrezkoa izango da.
Halaber, ingelesa ikasi edota sakondu nahi duen irakasleriari zuzendutako banako diru laguntzak emateko deialdi berezi bat zabalduko da.
Ebaluazio Diagnostikoa
Bukatzeko joan den ikasturtean egindako ebaluazio diagnostikoaren emaitzei buruz hitz egin zen. Azaroaren lehenengo astea bai ikastetxeetako txostenak zein ikasleena bidaliko dira ikastetxeetara. Txostenak jaso ondoren, ikastetxe bakoitzak emaitzak aztertu eta hobekuntza planari ekin beharko dio.
Para finalizar, los asistentes plantearon una serie de cuestiones sobre:
- los efectos de la red wifi en la salud del alumnado,
-la posibilidad de una compensación económica al profesorado que participe en el barnetegi con sus alumnos/as,
-la necesidad de que el Departamento contemple una persona de referencia responsable de eskola 2.0 en cada centro